Euskal jaia
Baserritar jantzien bilgune
Taloak, joaldunak, dantzariak, erraldoiak, trikitilariak... guztiez gozatzeko parada izango da gaur Deban (Gipuzkoa), euskal jaian. 10:00etan hasita, askotariko ekintzetan parte hartzeko aukera izango da. Horien artean,IX. Marmitako Lehiaketa, Plaza Zaharrean. Halaber, gorputza mugitzeko aukera ere izango da 20:00etan, Mugi Panderoa erromeriarekin. Hala, jai giroa nagusituko da herrian, eta herritarrak ez ezik, baserritar jantziko dira herriko kale eta txokoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu