Baserritarren omenaldia Ordizian

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Ordiziako azokaren 500. urteurreneko ospakizunek egun handia dute gaur Goierriko herrian. Asteazkenetan egiten den merkatuak 500 urte bete ditu, 1512an hasi baitzen, sute handi batek herria kiskali eta gero. Hondamendi horretatik ahalik eta azkarren ateratzeko azoka bat egiteko baimena eman zion herriari Joana Eroa Espainiako erreginak.

Azoka abiatu zela bost mende joan direla gogoratzeko ospakizunetan leku garrantzitsua izango dute baserritarrek, azokan hainbat eta hainbat kalitatezko produktu jartzen dituzten horiek. D'Elikatuzen elkartuko dira goizean; azoka eta baserritarrak hizpide dituen dokumental bat erakutsiko diete lehenik. Ohorezko aurreskua egingo diete ostean, plazan, agintarien aurrean; han izango da, besteak beste, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano. Ordiziako martxa joko dute danbor jotzaileek, eta kalejira bat egin ondoren, herri bazkaria iritsiko da Beti Alai pilotalekuan. Arratsaldean ez dira faltako trikitilariak eta txistulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.