Pausokak ekoitzitako Goenkale telesailaren bederatzigarren denboraldia amaituko da gaur, eta dagoeneko ari dira hamargarrenean pentsatzen. Urteko ezusteko handienetakoa telesail horrena izan da: iazko %7,4ko audientzia izan zuen, eta aurten %9,9koa.
2002-2003ko denboraldiaren balantzea egin du dagoeneko ETBk, eta oro har pozik daudela azaldu diote arduradunek Berriari; ETB1 puntu bat eta hamarren igo da aurten (%6,2) eta ETB2 hamarren bat jaitsi da (%18,3). Ikus-entzuleen azterketak egiten dituen ETBko arduradunak azaldu duenez, dezente hazten ari da telebista eskaintza: «ETB, TVE, A3 eta T5 ez den beste guztia %6,7an dago une honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Portzentaia horrek goranzko joera du eta ondorioz gainontzeko operadoreei portzentaia txikiagoak geldituko zaizkigu». Beste datu esanguratsu bat nabarmendu nahi izan dute ETBtik: FORTAk bere osotasunean %18,3ko audientzia izan du, autonomia guztiak kontutan hartuta. Kate autonomikoak dauden lekuetan, TVE1 kateari aurrea hartu diote FORTAko kateek (%22).
ETB1 ikusten dute gehien4 eta 12 urteko haurrek
Adin ezberdinetan kateek zer harrera duten asko begiratzen dute programatzaileek. Denboraldi honetan lehenengo aldizlau eta hamabi urteko neska-mutikoen artean ETB1 izan da ikusiena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Betizu saioa%9,9tik %17,4ra igo da. Bestetik, T5 eta A3 gehiago ikusten dute 13 eta 24 urte bitarteko gazteek, ETB2 45-64 urte bitarteko tartean dago indartsu eta TVE1k datu onenak 65 urtetik gorakoen artean ditu.
Albistegietan lehia estua izan da TVE1, T5 eta ETB2ren artean, baina Julio Ibarrak aurkeztutako Teleberri gailendu da. A3ko albistegia, berriz, dezente jaitsi da. ETB1ko Gaur egun puntu bat eta lau hamarren igo da.ETB1 katearen balantzea egiteko orduan, prime-time-ko saioen erantzuna aztertu behar da. «Iaz prime-time orduan Sorginen laratza bakarrik zegoen, baina eginiko ikerketen arabera barietate gehiago eskatzen zuten ikus-entzuleek. Apustua ondo atera da, Kuxkuxeroak, Agur Ben Hur, Bizizaleak, Basetxea eta Sorginen laratza-k berak datu hobeak lortu baititu iazko Sorginen laratza-k baino» azaldu du ETBko arduradun batek. «Horien artean erregea Basetxea izan da». ETB2n, bestalde, Date el bote lehiaketak lortu ditu datu onenak (%22,3tik %27,9ra pasatu da). Lo que faltaba eta Esta es mi gente saioek ikus-entzuleak galdu dituzte, ETBko arduradunen arabera «konpetentzia oso gogorra izan dutelako». BBCko Blue Planet-ek oso ondo funtzionatu zuen, batez beste %18,3ko audientzia lortuz. «Zerutik jaitsitako opari bat izan zen hori», dio ETBko ordezkariak. Kalitatea gailendu zen kasu horretan.
'Basetxea', 'Goenkale' eta 'Betizu' saioentzat urte aparta
ETBko arduradunak gustura daude 2002-2003ko denboraldian lortutako emaitzekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu