Gaurko filmak

Batzuetan, hobe da dokumental bat egitea

Maitane Mitxelena
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gai gogor eta sakonak ez du, berez, film gogor eta sakona egiten. Felix Linaresek gaur Trade lana aurkeztuko du, eta bada gogorra, baina Salburuko hezegunea bezain sakona da, eta haurren sexu esplotazioa gai gisa hartzen duzunean, bekatu larria egiten duzu melodrama bihurtzen baduzu.

Haur prostituzioaz prentsan agerturiko erreportaje bat abiapuntu gisa hartu zuten Roland Emmerich eta Rosilyn Heller ekoizleek. Marco Kreuzpaintner aukeratu zuten fima zuzentzeko, eta hor egon zen, ziur asko, okerra. Zinemagile bavariarra gaztetxoez eta gaztetxoentzako filmak egin ohi ditu (Ganz und gar, Sommersturm). Erabil dezakezu bideoklip estetika gazte elbarri baten ahaleginak edo homosexual nerabe bat armairutik nola ateratzen den film autobiografikoa egiteko, baina haurren sexu esklabotza thriller hutsa bilakatzea ez da zilegi. Hobe zuen dokumental bat egitea.

Mexikoko 13 urteko neskato bat bahitu egingo dute Ameriketako Estatu Batuetara eramateko, sexu esklabo gisa. Bidaian, neska poloniar batekin eta Thailandiako mutiko batekin elkartuko dute. Neskaren anaiak bahitzaileen arrastoa jarraituko du, eta bidean, mafien negozio ilunaren sare zabala ikusiko du.

Maitane Mitxelena





Trade, el precio de la inocencia

ETB2, 22:40. Zuz: Marco Kreuzpaintner. Akt.: Kevin Kline, Cesar Ramos, Paulina Gaitan, Alicia Bachleda-Curus. Alemania, AEB, 2007. 120 min.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.