Komunikazioa
BBCk 2.000 lanpostu kenduko ditu 2017ra arte
TELEBISTA. Erresuma Batuko BBC kate publikoak iragarri du datozen urteetan 2.000 lanpostu kentzeko asmoa duela. 2017. urtera arte iraungo du planak, gastuak murrizteko. Halaber, bulego batzuk itxi eta programazioan murrizketak egingo dituzte. Aurrekontua %20 jaitsiko du BBCk, neurri handi batean, gobernuak taldea ordaintzeko tasa sei urterako izoztu duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu