Ez da giro BBCn. Azkeneko hilabeteetan makina bat murrizketa ari dira egiten, eta zenbait sailetan langileak kaleratzen. Berriki 387 langile kaleratu dituzte, eta gehiago helduko dira aurki.
Egoera hori ikusirik, NUJ sindikatuak greba deialdia egin du, uztailaren 15etik 29rako. Sindikatuan egindako bozketaren ostean, kideen %72 azaldu dira greba egitearen alde.
NUJ sindikatuak BBCko zuzendaritzari eskatu dio kaleratze prozesua «modu gizatiar» batean egin dezala. Uda honetan BBCko Munduko Zerbitzuko eta BBC Monitoring sailetako hainbat langile kaleratuko dituzte. Ingelesa ez den beste hizkuntza batzuetako komunikabideen jarraipena egiten du BBC Monitoring sailak.
«Badakigu dozenaka lagun daudela BBCtik joan nahi dutenak, baina aukera hori ukatu egiten diete», azaldu du NUJeko idazkari Michelle Stanistreetek. «Eta beste batzuk, berriz, taldea uztera behartzen dituzte. Prozesu guztia modu justuan egitea eskatzen dugu, besterik ez», azaldu du sindikatuko ordezkariak.
BBCko operazio zuzendari Lucy Adamsek, berriz, adierazi du murrizketekin ahal dutena egiten saiatzen ari direla: «Borondatezko lanuzteak izateko eta langile batzuk beste sailetan kokatzeko ahaleginetan gaude». Negoziatzen jarraituko dute egunotan, greba deialdia geldiarazteko.
Komunikazioa
BBCko kazetariek greba egingo dute hilaren 15etik 29ra
Erresuma Batuko talde publikoak egin nahi dituen kaleratzeen aurka antolatu du protesta NUJ sindikatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu