Beatriz Linaresek irabazi du labeko pintxo lehiaketa
DONOSTIA.Magdalena Brie pintxoarekin irabazi du Beatriz Linares madrildarrak Donostiako Setalde egoitzan egin duten labeko pintxoen lehiaketa. Brie gaztarekin eta karameluz estalitako tipularekin betetako madalena prestatu du Linaresek. Bost jaki zeuden sailkatuta finalerako. Dani Lopez Kokotxa jatetxeko sukaldariak hartu du azken erabakia. Linaresek 905 euroko labe bat irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu