Erraza zuan, Iñaki maitea. Nahikoa huen Google-n begiratzea.
—Eta Kontseiluko taliban horiek, nortzuk dira? —galdetu huen.
Eta hi, Iñaki Oyarzabal… nor haiz hi?
Ai, Iñaki, Iñaki…
Artez eta iBerba Euskara Zerbitzuak, Berria egunkaria, Elhuyar Zientzia Fundazioa, Elkar eta Gaiak argitaletxeak, Editoreen eta Idazleen elkarteak, Emun, EHE eta Topagunea, Bertsozale Elkartea, Ikasleen Gurasoen Elkartea, Ikastolen Konfederazioa, Itzultzaileen, Zuzentzaileen eta Interpreteen Elkartea, Euskal Konfederazioa, Gerediaga Elkartea, Goierriko Euskal Eskola, Hau Pittu Hau konpartsa, AEK, IKA, Hitzez, Maizpide, Urrats eta Ilazki euskaltegiak, Hik Hasi, Jakin eta Karmel aldizkariak, Mendebalde Kultura Alkartea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Sortzen-Ikasbatuaz Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, Udal Euskaltegietako Langileak eta Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea.
Ikusten duk, asko eta askotarikoak. Eta arriskutsuak. Ez naik harritzen beldurrak airean egoteak.
Erraza zuan, bai, baina hik biderik motzena aukeratu huen, aspaldian ikasi baihuen parlamentuan egiten diren galderak pikutara doazela zuzenean, antzuak direla basektomia egin dutenen hazia nola. Eta horregatik, inork ez zuela erantzungo jakinik, ausartu hintzen galdera hura parlamentuan egiten:
—Eta Kontseiluko taliban horiek, nortzuk dira?
Y tú me lo preguntas clavando en mi pupila tu pupila azul…
Talibán… eres tú!
Maratila
Becquer Iñakirentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu