• Garbitu eskuak sarri. Eskuak izaten dira birusak nahiz bakterioak transmititzeko modu nagusietako bat. Begietako gaitzen bat baduzu, noski, baina baita bestela ere, eskuak garbi edukitzeak eta begietara behin eta berriz ez eramateak, molestiarik ez izaten lagunduko dizu.
• Ez partekatu gauza pertsonalik. Begietako makillajea, toallak… infekzioak saihesteko horrelakoak bakoitzak bereak erabili beharko lituzke.
• Saihestu automedikazioa. Ez erabili sekula kolirioak edo begietako pomadak aurrez medikuari kontsultatu gabe. Zenbait kasutan, botika horien erabilera desegokiak zure arazoak larriagotu edo kronifikatu ditzake.
• Zaindu zure lentillak. Oso garrantzitsua da lentillen higienea egokia izatea, beharrezko ardura-neurriak hartuz. Begietako molestiaren bat sentituz gero, ez erabili lentillak denbora puska batean, eta zoaz medikuarengana.
•Babestu eguzkitik. Eguzki-izpiek zure begiei eraso egiten diete, baita neguan ere. Eguzkiak gogor jotzen badu, babestu itzazu begiak, kristal homologatuak dauzkaten eguzkitako anteojoak erabiliz.
•Gutxitu begiko nekea. Lanean edo ikasketetan ikusmena ordu luzetan behartzen baduzu, saia zaitez 20 minutuz behin atseden hartzen —begirada ordenagailutik erretiratuz, adibidez— segundo batzuetan, eta begira iezaiozu urrutira dagoen puntu bati —aski duzu horretarako leihotik begiratzea—.
Begiak sano mantentzeko aholkuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu