25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean ospatuko du gaur Hau Pittu Hau konpartsak urteurren borobila. Ekitaldi ugari antolatu dituzte, txirringa ibilaldi bat, ikastaroak, musika, bertsoak eta garagardo dastaketa bat tartean.
Hizkuntza eta jaia uztartu ditu konpartsak 1987. urtetik. Bilboko Aste Nagusian euskararen presentzia kartel elebidunera mugatzen zela ikusita, konpartsa euskaldun bat sortzea erabaki zuten urte hartan. Antolakuntza osoa hasieratik euskaraz egitea erabaki zuten, eta, hori lortzeko, borroka luzea egin behar izan zuten hornitzaileekin zein Konpartsen Koordinakundearekin ere.
Garagardo adituekin dastaketa saioa egingo dute, 11:30etik aurrera, Zazpi Kaleetan. Hainbat garagardo mota dastatzeko egongo dira, eta parte hartzaileek bereizi beharko dituzte.
Ondoren, origami tailerra egingo dute, umeentzako, 7 Katu gaztetxean. Arratsaldean, 20:00etan, Hau Pittu Hop! bertso eta musika saioa taularatuko dute Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza Potxis bertsolariek, Endika 121 disko jartzailearen laguntzaz. Ondoren, konpartsaren kanta berria aurkeztuko dute. Luz de Putas taldeak egin die musika, Xabi Payak hitzak eta Fermin Muguruzak koroak.
HAU PITTU HAU JAIA
Noiz. Gaur, 11:00etatik aurrera.
Non. 7katu gaztetxean, Bilbon.
Belar txarrak kentzen Bilbon
Hau Pittu Hau konpartsa euskaldunaren 25. urteurrena ospatuko dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu