Jon Zabal Portugaleteko mentalistak ikuskizun bat emango du bihar, 16:30ean, Elorrion (Bizkaia), Aldatsekua jauregian.
Jon Zabalek argi eduki du beti mago izan nahi duela. Egin dituen ikasketek ere ikuskizuna hobetzen lagundu diote. Psikologia ikasi zuen, baina inoiz ere ez du jardun psikologo moduan, eta zinema zuzendaritza ere ikasi zuen, arte dramatikoarekin batera. Magia liburuak ere idatzi ditu. Dena den, agertokian oso eroso sentitzen da.
Kartekin magia egitea gustuko du, baina ilusionismo psikologikoarekin jolastea da haren espezialitatea. Ez da hain teknika ezaguna, eta horrek are zirraragarriagoa egiten du Jon Zabalen ikuskizuna. Gainera, emanaldia, magikoa izateaz gain, komikoa ere bada. Misterioz eta intrigaz betetzen du aretoa, eta ikusleak zur eta lur uzten ditu, aho zabalik, estrategia psikologikoen bitartez. Ikusle batek zer pentsatzen duen asma dezake gorputzari erreparatuta, baita haren jokabidea bideratu ere. Eta ez du alde komikoa inoiz ere baztertzen. Dohain naturalak erakusten ditu, ikusleak arnasestuka utzita, algaraz lehertzen: «Umorea ez da ikasten: badaukazu edo ez daukazu». Magia, komedia eta zientzia uztartzen dituen ikuskizunaz gozatuko dira gaur Elorriora joaten direnak. Ordubete baino gehiago irauten du emanaldiak.
JON ZABAL
Noiz. Bihar, 16:30ean.
Non. Elorrion (Bizkaia), Aldatsekua jauregian.
Benetako magoa? Ez, magia
Jon Zabalek ikuskizun magiko komikoa emango du bihar Elorrion; ilusionismo psikologikoa du arma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu