Ostegun gizenak agintzen du inauterietako asteburu nagusiaren hasieran. Herriz herri egiten diren ospakizunei Tolosako (Gipuzkoa) txupinazoak ematen die hasiera, nolabait ere. Han, jai handia izaten da gaurtik asteartera arte, eta, urtero bezala, plaza bete jenderekin abiatu dute zoramena, gaur eguerdian.
Berazubi elkartea izan da aurten inauterietako kuttuna, eta hango kideek bota dute txupinazoa. Prozesioan joan dira udaletxeraino nazarenoak eta legioko kideak, eta, han, independentzia eman dio Berazubi auzoari Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak. Arantxa Calvok eta Ana Ardanazek bota dute txupinazoa horren ondoren.
Suziria lehertzearekin batera entzun dira lehen txaranga hotsak, eta, txilabak soinean, jauzika hasi da jendea.