Berdabio baserriko errenteroaren bertsoak

2010eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Josef Etxagarai Goizuetako Berdabio baserriko errenteroa diru faltsua egiteagatik 1747an atxilotu zuten, beste hiru lagunekin batera, Goizuetan Trabuko esaten zioten batek salatu ostean. Delitu hori Iruñeko kartzelan ordaindu zuen, eta bertan, urtebetean zehar, hirurehun eta hirurogeita bost bertso moldatu zituen, egun bakoitzeko bertso bat. Horietatik lehen bostak, 1933an argitaratutako Anuario de Eusko-Folklore XIII. liburuko 75-76. orrialdeetan jasota daude. Bertsoetako batzuk Mikel Laboak musika jarri eta oso ezagunak egin ziren. Hona hemen bertso bat:

Berdabiyo'ren xaldiyak

Lau ankak ditu txuriyak

Salto batian irago zuen

Zazpi estatuko esiya;

Beste bat igaro balu,

Seguru zuen biziya.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.