Izotzaldien eta aro epelen arteko txandakatzeak duela hiru milioi urte inguru hasi ziren. Hala dio AEBetako, Erresuma Batuko eta Norvegiako zientzialari talde batek egindako ikerketa batek. Baina hain dira altuak karbono dioxido isuriak, ezen zientzialari talde horrek uste baitu datorren glaziazioa atzeratzeko gauza direla. Nature geoscience aldizkariak argitara emandako lan batean, esaten dute izotzaldien arteko tarteak ikertu dituztela, eta hurrena, berez, 1.500 urte barru izan beharko lukeela, baina ez dela izango, atzeratu egingo dela. Karbono dioxido isuriak bihar bertan erabat geratuko balira ere, dagoeneko berandu litzateke txandakatze naturala gertatzeko.
Antropozenoaren kontzeptua
Glaziazioarekin batera tenperaturek behera egiten dute, eta poloetako zein mendi lerroetako kasketak hazi. Batez beste 11.000 urtekoak izan dira glaziazioen arteko aroak, eta dagoeneko 11.600 urte joan dira izotzaldiko azken negua izan zenetik, Cambridge eta University College Londoneko hainbat adituren ikerketaren arabera betiere. Paul Crutzen Nobel saridunak (2000) Antropozenoaren kontzeptua asmatu zuen, gizakia atmosferan duen eraginaren bidez beste aro geologiko bati hasiera emateko gai zela adierazteko. Orain, klima aldaketaren eszeptikoen kritikak kritika, ikerketa honek Antropozenoaren ideia indartu du.
Ezarian. Zientzia
Berotzeak atzeratu egingo du hurrengo glaziazioa
Izotzaldien arteko txandakatze naturalari eragin diote industrializazioaren ehunka urte batzuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu