Aurtengo azokako berritasunetako bat izango da BERRIA solastokia. Mendizaletasunarekin lotura duten hainbat pertsonak hartuko dute parte. Hiru hitzaldi izango dira, egun bakoitzean bana, eta Ekaitz Agirre BERRIAko mendiko ataleko arduradunak gidatuko du gunea.
Josune Bereziartuk eta Rikar Otegik irekiko dute solastokia, bihar, Bizitza sokari lotuta hitzaldiarekin. Astelehenean, Marimendi elkarteko emakumeen txanda izango da, emakumeek eta euskarak mendian duten egoera aztertzeko. Alberto Zerainek itxiko ditu jardunaldiak, Himalayari begiratua emanda. Hitzaldi guztiak 17:00etan izango dira.
BERRIA solastokian hitzaldi bana emango dute egun bakoitzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu