Komunikazioa

Berria Telebistak hauteskundeei buruzko saio berezia egingo du gaur

Idurre Eskisabelek aurkeztuko du saioa, 'Berria.info'-n, eta Lorea Agirre eta Mikel Elortza izango dira

Asier Etxenike, Idurre Eskisabel eta Felix Iriarte Berria Telebistan izan ziren ostiralean, gaurko bozetan zer gerta daitekeen aztertzen. URTZI URKIZU.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Honatx gaurko hauteskunden inguruan komunikabideek egingo dituzten emanaldi bereziak:

'Berria.info'

Berria Telebistak saio berezia egin zuen ostiralean, Felix Iriarte eta Asier Etxenikerekin (sarean ikusgai). Gaur, berriz, 20:30etik aurrera egingo du hauteskunde gaueko saioa. Idurre Eskisabelek aurkeztuko du programa, eta analisiak Lorea Agirrek eta Mikel Elortzak egingo dituzte. Gaua aztertuko dute Berria.info-n, emaitzak etorri ahala eskainiz. Herrietako emaitzak ere gaua amaitzerako emango dituzte. Berriketan.info-n, berriz, gertatzen ari denaren unean-uneko kontaketa egingo dute.

Hamaika Telebista

Gaueko bederatzietatik aurrera, datuak aztertu, eta lehenengo erreakzioak jasoko dituzte. Itxaso Martin eta Iker Zabala kazetariek gidatuko dute saioa. Lehenengo emaitzak aztertzeko, Juanan BarrenetxeaEHUko Soziologia irakaslea eta Joseba AzkarragaHUHEZIko irakaslea izango dira platoan. Joxe Felix Azurmendi kazetariak ere analisia egingo du. Datuak aztertzeaz gain, alderdi politikoen erreakzioak jasoko dituzte.

'Argia.com'

Zuzenean emango dute bozen berri, 19:00etatik aurrera. Unean-uneko emaitzen dantza hastean, Euskal Herriko emaitzei emango diete lehentasuna.

ETB

Xabier Usabiagak, Ander Arzakek eta Saioa Martijak gidatuko dute hauteskunde gaua ETB1en, 20:00etatik aurrera. Hiru soziologo izango dira platoan: Eider Alkorta, Asier Etxenike eta Felix Arrieta. Lau ordezkari politiko ere gonbidatuko dituzte: Josune Ariztondo (EAJ), Denis Itxaso (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Karmelo Landa (Amaiur). ETB2 katean Estibaliz Ruiz de Azua, Africa Baeta eta Asier Odriozola izango dira aurkezleak, 19:20etik aurrera. Politikari gonbidatuak, berriz, honako hauek: Oscar Rodriguez (PSE-EE), Iñaki Anasagasti (EAJ), Carlos Olazabal (PP), Javier Gabilondo (UPD), Jose Ferrera (Ezker Anitza) eta Abel Muniategi (Amaiur). Azterketa soziologikoa egiten Iñaki Martinez de Luna eta Iñaki Elorriaga izango dira.

Euskadi Irratia

Pilar Goiak gidatuko du saio berezia, 19:50etik aurrera. Analisiak Xabier Aierdik, Nerea Azurmendik eta Mikel Irizarrek egingo dituzte.

Radio Euskadi

Dani Alvarez, Xabier Garcia Ramsden eta Iñaki Gomez izango dira saioko gidariak, 20:00etatik gauerdira. Lau ordezkari politikok parte hartuko dute: Ricardo Gatzagaetxebarriak, Alfredo Marco Tabarrek, Juanjo Agirrezabalak eta Javier Lasartek.

Info7

20:00etan hasiko da saioa. Iruñeko Labrit pilotalekutik konexioak egingo dituzte. Eguneko datuak eta emaitzak emango dituzte, elkarrizketak, herrialdekako argazkia eta erreportajeak. Analisiak egiten honako gonbidatu hauek ariko dira: Iñaki Altuna, Amparo Lasheras, Antonio Alvarez Solis, Ander Iturriotz, Iñaki Soto eta Ricard Villaregut. Halaber, Francisco Letamendia Ortzi elkarrizketatuko dute.

Euskalerria Irratia

Saio berezia 19:45ean hasiko dute. Gonbidatuak honako hauek izango dira: Mikel Lizaso, Karlos Vilches, Xabier Agirre, Mikel Aramendi, Txema Ramirez de la Piscina, Ander Usabiaga, Aingeru Epaltza, Floren Aoiz, Paula Casares eta Aitziber Sarasola.

TVE

TVEko 300 langile izango dira hauteskunde gauean lanean. La1 eta Canal24 Horas kateetako saio berezia Ana Blancok, Pepa Buenok eta Ana Pastorrek aurkeztuko dute, 19:30ean. Demoscopiak egindako inkestaren emaitzak 20:00etan emango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.