1984an sortu zuten Adembi, Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea. Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea da eta erreferentzia nagusia Bizkaiko gaixoentzat: bost gaixotik lau elkarteko kide dira, mila inguru.
Berrikuntzen eta teknologiaren aldeko apustua egin du hasieratik, eta, exoeskeletoaz gain, bestelako teknologia berritzaileak ere baliatzen ditu: eguneroko jarduerak entrenatzeko errealitate areagotuko betaurrekoak; fisioterapia ariketak egiteko Virtual Rehab programa —Adembik sortua—; eta gaitasun kognitiboak hobetzeko Multitouch mahaia.
Era berean, Adembik hitzarmenak ditu EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Tecnaliarekin eta beste erakunde batzuekin, ikerketak egiteko.
Berrikuntzen aldeko apustua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu