Berritasun gutxi

Sanferminetako kartela aukeratzeko finalera iritsi diren zortzi irudien artean hauta dezakete iruindarrek gaurtik aurrera: Internet bidez, telefonoz edo civivoxetara joanez.

Iruñea
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Ezagutzen dira Iruñeko aurtengo sanferminetarako finaleko zortzi kartelak. Gaurtik aurrera eta apirilaren 30era arte, herritarrekjaien kartel ofizialerako zein nahi duten aukeratzeko parada dute. Botoa emateko hiru bide dituzte: www.pamplona.es webgunean sartu, 010 telefonora deitu eta Iruñean dauden civivoxetara joan. Bozketan parte hartzeko Nafarroako hiriburuan erroldatua egon behar du parte hartzaileak. Lanok bihartik aurrera eta hilabete bukaera arte Kondestable jauregian izanen dira.

Iruñeko aurtengo sanferminetarako kartel ofizialaren lehiaketara aurkeztutako 582 lanetatik zortzi hautatu ditu udalak. Udaleko lau zinegotzik, hiru teknikok eta Samuel Aznar, Elena Moreno eta Jorge Martinez diseinatzaile grafikoek osatutako epaimahaiak zortzi finalistak aukeratzen eman zuen atzo goiza, Rodezno kondearen aretoan. Lehen galbahea igarotzeko epaimahaiak irizpide jakin batzuk hartu ditu aintzat: batetik, kartelaren mezuak argia, bakarra, irekia eta unibertsala behar zuen izan; eta, bestetik, ongi bukatua eta teknikoki kalitatez birproduzitzeko modukoa izan behar zuen.

Saindua, zezena eta jaia nagusi

Epaimahaiaren irudiko, zortzi finalisten lanak askotariko estilo eta teknikak irudikatzen dituzte: ilustrazioa, argazkigintza, irudi geometrikoak edo abstraktuak... Teknikak zein estiloak oso ezberdinak izan arren, kartel guztietan zuria, gorria eta beltza dira kolore nagusiak. Iruditeriari dagokionez, zezena, San Fermin sainduaren irudia eta jaiarena dira jaun eta jabe. Modernitateari keinurik egin dionik ere izan da, eta hautatuen artean Rubiken kubo ezaguna protagonista duen kartela ageri da.

Hainbeste kartel ez ditu jaso Iruñeko Udalak 2005etik. Urte horretan, 592 aurkeztu ziren. Aurtengo erdia baino gehiago Nafarroakoak dira: 305 —eta horietatik 199 Iruñekoak bertakoak—. Zortzi kartel finalistak, eta lehiaketan parte hartu dutenen artean udalak hautatutako beste 103, Rodezno kondearen plazako aretoan jarriko dituzte ekainaren 21etik uztailaren 31ra arte.

Zortzi kartelak Berria.info-n daude, http://www.berria.info/argazkiak/236/ loturan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.