Bertsolari gazteak, Saran

Eneritz Zabaleta, Odei Barroso eta Xumai Murua ariko dira Sarako jaietako azken egunean, balkoitik balkoira

2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Azken hatsa heldu zaie Sarako festei. Gaur, esku pilota, bertsolari, dantzaldi eta suziri artean, agur esango diete jaiei.

Goizean goiz ekingo dio Sarako herriak jaietako azken egunari. 09:00etan, Sarako Azienda egongo da, eta, 10:30ean, haurrentzako tartea irekiko dute plazan, puzgarri eta guzti. Euria egingo balu, kiroldegian izango lirateke jokoak. Ordu horretan bertan, Xoko txapelketako finalerdi eta finalak jokatuko dituzte, pilotalekuan. Baina pilota partidarik garrantzitsuena arratsaldekoa izango da. Trinketean ariko dira, 18:00etan, punta-puntan dabiltzan pilotariak: Waltari eta Ducassou, alde batetik; eta Monce eta Etxeto, bestetik. Aurretik, 17:00etan, balkoitik balkoira ariko dira plazan Eneritz Zabaleta baionarra, Odei Barroso urruñarra eta Xumai Murua baionarra. Bertsolari gazteak dira hirurak, eta Karlos Aizpurua izango dute gai jartzailea. Bertsolariek euren lana amaitu ostean, Ainarak taldeak kontzertua eskainiko du. Aldi berean,aperitiboa eskainiko dute, plazan. Tripak ongi bete ondoren, dantzaldia eskainiko dute, Kiki Bordatxo taldearen eskutik. Jaietako azken egunean ohitura duten legez, 23:30ean, suziriak botako dituzte. Indarrik gorde duenarentzat, Gaubela taldea ariko da, 00:30ean hasita, dantzazaleak akitu arte.

ENERITZ ZABALETA, ODEI BARROSO ETA XUMAI MURUA

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. Sarako plazan eta trinketean (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.