Bihar Berrian

Bertsolariak oholtzan, jarraitzaileak alboetan

Iritsi da azken fasera Bertsolari Txapelketa Nagusia. Igandean jakingo da nor den 2017ko txapelketa nagusiko bertsolari txapelduna, BEC erakustazokan jokatuko den finalean. 14.600 bertsozale zain egongo dira, irrikaz.

Haizea eta Oihana Arana bertsozaleak. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Nagore Etxeberria.
2017ko abenduaren 15a
20:42
Entzun

Amaitzear da irailaren bukaeran Baigorrin (Nafarroa Beherea) hasitako bidaia. Igandean BECen entzungo diren bertsoak eta hitz errimatuak izango dira 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian adituko diren azkenak. Egun handiaren zain dira zortzi bertsolari, eta, haiekin batera, bidaia horretan atzetik segika izan dituzten zaleak. Haizea eta Oihana Arana, Joxe Garaizabal eta Alazne Untxalo dira txapelketa saioz saio jarraitu duten lau zale amorratu.

Orain arte txapelketa nola ikusi duten eta iganderako zein aurreikuspen dituzten kontatu dute. Haien hitzak eta nahiak jaso dira biharko BERRIA egunkarian argitaratuko den erreportajean, Bizigiro gehigarrian.

Horretaz gain,  Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren berri emango du. Euskal Herri osora zabaldu nahi ditu bere telekomunikazio zerbitzuak. Herrialdeko edozein puntutan Internet konexio irisgarria eta eskuragarria izatea da kooperatibaren helburuetako bat, eta herrigintza sustatzea beste bat.

Bizigiro gehigarrian, gainera, Ormaztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariaren errezeta topatuko du irakurleak: Txipiak plantxan tipula goxatu eta letxugarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.