Bestaren barnean, militarren mundua

Egitarau ofizialean sartuta daude Baionako Frantziako militarrak, eta lehen RPIMAkoen 'Abentura ibilaldiak' armadaren propaganda egiten du

Militarrek proposatu «jokoetako» bat. N.A.
Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Haurren egunaren karietara, Poterne parkean proposatu animazioen artean, militarrena dago. Egitarau ofizialean Abentura ibilbidea bezala aurkeztua dutena, Baionako Zitadelan dauden Frantziako armadako lehen RPIMAkoek (Itsas Armadako Infanteriako Paraxutisten Lehenengo Erregimentua) dute eskaintzen.

Abentura, hauentzat, hauxe da: haurrak militarrez makillatu,jantzi eta korrika egiten jarri: «Bat! Bi!», «Bat! Bi!» oihukatzen dietela militarrek. Korrika egin eta, malda bat jausten dute soka bat atxikiz. Eta gero, tunel batetik pasarazten dituzte, lurrean arrastaka aitzinaraziz. Bukaeran, diploma bat eskuratzen dute haurrek, entrenamendua biziki ongi gainditua dutela adierazten dietenak.

Horra Baionako besten barnean sartua duten ekimena. Militarren munduan murgiltzen den besta. Bere izena eman nahi ez duen militarren buruak gauzak honela aurkezten ditu: «Baionan gaude ,eta Baiona maite dugu, eta horregatik nahi diegu gure ekarpena egin bestei».

Militarren aldeko propagandarako ez dela behin ere goizegi, menturaz? Ttipitik usatu behar. Militarrek berek diote haurrak «ttipiegiak» direla eta ez dituztela «batere» animazio hauek egiten haurrei militar bilakatzeko gogoa sortzeko. Baina bizkitartean, gerla zein joko polita den erakusteko nahian dabiltza. Odolik ez. Dena da joko. Lehen RPIMAkoek, alta, gerlaz baldin badakite zerbait, joko bat ez dela da. Leku gogorrenetara deituak dira beti. Besteak beste, Rwandan izan ziren 1993an. Eta 1994an gertatu genodizioan parte hartu zuten Rwandako militarrak trebatzen aritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.