Beste aldearekin hizketan

Mikel Lizarralde medium euskaldunak tailerra emango du gaur Esoterismoaren XVIII. Aretoan

Mikel Lizarralde mediuma. BERRIA.
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Hil ondorengo bizitza kezka zaio gizakiari arrazoimenez jokatzen hasi zen momentu beretik. Jakin-min hori lehen pertsonan bizi, eta bizimodu bilakatzea lortu dutenei medium deitu izan diete beti, bizitzaren mugak hautsi eta hildakoekin hitz egin dezaketen gizakiak.

Aste honetan, Donostiako Esoterismoaren XVIII. Aretoan, nazioarteko medium ezagunetarikoek bat egingo dute Miramar Jauregian. Mikel Lizarralde urretxuarra izango da horietako bat, eta Mediumnidad: Claves para entenderla y desarrollarla hitzaldi-tailerra emango du gaur (18:00). «Geure dohainak ezagutzeko aukera» dela dio Lizarraldek.

Mediumen mundua ezagutzeko gakoak eskainiko ditu Lizarraldek gaukoan, bere zentzu zabala ulertu eta «bizitzaren ondoren bizitza dagoela frogatzeko». Horretarako, «gizakiek berezko dituzten botereak» ezagutzea eta heriotzari beldurra ez izaten ikastea proposatuko du.

Saioa guztiz dinamikoa izango da. Hitzaldi soilaz harago joan, eta hildakoekin kontaktatzen saiatuko da, saiora bilduko diren ikusleen laguntzaz. «Kontzientzia zabalduko diegu, beren kezkak askatzeko eta bakean sentitzeko».

Baina argi utzi du bere helburua ez dela inor konbentzitzea, «berezko dugun seigarren zentzu bati ateak zabaltzea» baizik.

'MEDIUMNIDAD...'
Non. Miramar jauregian.
Noiz. 18:00etan.
Sarrera. 20 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.