Beste urte bat, festan

Arrola dantza taldeak 70 urte beteko ditu larunbatean, eta dantza emanaldia egingo dute Baigorrin

Kabalkadarekin hasiko dute urteurreneko ospakizuna. GAIZKA IROZ.
Donostia
2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Baigorriko Arrola dantza taldeak 70. urteurrena ospatuko du larunbatean, eta, horregatik, festa egingo dute Baigorrin (Nafarroa Beherea). Egitarau zabala antolatu dute, gonbidatu eta guzti.

Kabalkadarekin hasiko dute eguna, arratsaldeko lauretan. Elizatik abiatu, eta pilota plazaraino joango dira. Bostetan iritsiko dira hara, eta dantza emanaldi ikusgarria egingo dute. Guztira, 70 lagun inguruk osatzen dute taldea, eta zazpi lurraldeetako dantzak egiten dituzte. Txistulariak eta gaiteroak ere badira tartean.

Emanaldian beste lau dantza talderen laguntza izango dute: Baztandik joandako Baztango dantzariak taldea, Larraineko Errege-txopitak taldea, Bakioko Itxas-alde taldea eta Nafarroa Behereko Anhauzeko makilariak taldea ere han izango dira.

Emanaldia bukatzean, zazpiak aldera, mokadutxoa egingo dute, Plaza Xokon. Ondoren, afaria eta dantzaldia egingo dituzte, Kiki Bordatxok alaituta. Afarirako lekua aurretik hartu nahi duenarentzat, harremanetarako zenbakiak ipini dituzte. Andde: (0033) 640-39 20 79 edo (0033) 559-37 93 51, eta Maddalen: (0033) 689-37 69 69.

Egun guztian, argazki erakusketa zabalik egongo da, Herriko Etxean.

Gerra garaian ere, presente

Bigarren mundu gerran sortu zen taldea, Ibaigorri izenarekin. Orduan, antzerkia, musika eta dantza uztartzen zituzten. Gerraren ondorioz, urte batzuetan jardunari utzi behar izan zioten, baina 1955ean berriro lanari ekin zioten, Arrola izen berriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.