Udako Unibertsitate Bolibartarraren barnean, Aitzol Altuna eta Antxon Mendizabal mintzatuko dira, Ziortza-Bolibarko udaletxeko aretoan.
Aste guztian hainbat mintzaldi izango dira, eta gaur Aitzol Altuna historialari eta ekonomialaria eta Roldan Jimeno Aranguren Nafarroa Garaiko Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Historia ikasgaiko irakasle titularra arituko dira. Altunak Bizkaiaren sorreraz hitzaldia emango du, eta Jimeno Arangurenek, Gerra eta konkista Nafarroan. Biek ala biek Nafarroako erresuma izango dute hizpide hizketaldian.
Bihar, Antxon Mendizabal Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomiako doktoreak emango du hitzaldia, Krisi orokorra eta tokian tokiko garapen komunitarioa, eta Nafarroako ekonomiaren garapenaz arituko da.
Ostiralean amaituko da udako unibertsitatea, Gorka Palazio Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak ikus-etzunezko teknologiaz egindako mintzaldiarekin. Sare sozialen eta mikroblogging sistemaz arituko da, baita sakelakoen erabileraren inguruan ere ikasketetarako nahiz datuak administratzeko.
UDAKO UNIBERTSITATE BOLIBARTARRA
Non. Ziortza-Bolivarko udaletxeko aretoan.
Noiz. Aste guztian. Gaur, 16:00etatik 20:00etara.
Sarrera. Egun bakoitzak,10 euro.
Beti ikasteko prest
Udako Unibertsitate Bolibartarrak lehen aldiz udan hitzaldiak emango ditu Ziortza-Bolibarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu