Ezkerra izateak ez du esan nahi hitz egiteko gaitasuna derrigorrez burmuinaren eskuin aldean kokaturik edukitzea. Izan ere, ezkerren erdiak baino gutxiagok du eskuinean. Helduen gehiengoak garunaren ezkerraldean dute; ezkerren %15ak gutxi gora-behera eta eskuinen gutxiengo batek (%2) garunaren bi aldeetan dituzte hizkuntzarako zentroak. Hala ere, ezker batzuek burmuinaren ezker aldean soilik garatzen dute hitz egiteko gaitasuna.
Ezaguna da giza garunaren ezkerraldeak kudeatzen duela gorputzaren eskuinaldea, eta garunaren eskuinaldea arduratzen dela gorputzaren ezkerraldeaz. Hala ere, badira ezker-eskuinak direnak, bi oinekin edo bi eskuekin berdin moldatzen direnak, eta horrek esan nahi du pertsona horien kasuan garunaren hemisferioak ez direla hainbeste espezializatu, ez behintzat eskuin peto baten kasuaren pare.
Burmuina, ordenagailu onena
Haurren garunetan, bi hemisferioek dute ahalmena hizkuntzaren zentroa garatzeko. Bizitzaren lehen urteetan burmuinaren ezker aldean lesio garrantzitsua izanez gero, hizkuntzarako gaitasuna eskuinean kokatzen da. Hitz egiteko ahalmena eta beste gaitasun batzuk hamar urteko adinarekin finkatzen dira hemisferio batean edo bestean. Ostean, ezin da alde batetik bestera aldatu.
Giza burmuinaren ahalmena izugarria da: zentzumenen informazioa prozesatzen du; mugimendua koordinatu eta kontrolatzen du; baita banakoaren jarrera eta gorputzaren alor homeostatikoak ere, hala nola, bihotzaren taupadak, odol presioa, isurien oreka eta gorputzaren tenperatura. Kognizioaren arduraduna da, halaber, emozioena, sormenarena, oroimenarena eta ikasteko gaitasunarena. Gizakiaren burmuinak informazioa prozesatzeko eta gordetzeko duen ahalmena, edozein ordenagailurena baino gehiago da.
Bi hemisferio osagarri
Ezkerrak diren pertsonen erdia baino gutxiagok dute hizkuntzaren zentroa burmuinaren eskuinaldean garaturik; batzuk bi aldeetan dituzte zentroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu