Bideo jokoen industria gertutik ezagutzen dutenen testigantzak

2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Zazpigarren aldia du aurten Komunikaldiak jardunaldiak, eta bideo jokoen sektoreko hainbat lagun bilduko ditu, gaur, Eskoriatzan.

Bideo jokoak nola ekoizten diren jakiteaz gain, hezkuntzan nola erabil daitezkeen aztertuko dute jardunaldietan. Horrez gain, Euskal Herriko bideo jokoen sektorean diharduten hiru lagunen esperientziak jasoko dituzte. Hitzaldiak ez ezik, bideo jokoak probatzeko modua izango dute, eta Huheziko liburutegian gaiaren inguruko liburuak jarriko dira eskuragarri, sakontzeko gogoa duen ororentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.