Asteartean, biharamuneko etenaren aurretik gaua aprobetxatu nahi zutenek leporaino bete zuten txosnen gunea, eta ostegunean antzeko irudia zegoen: atseden hartutako milaka lagun parrandarako gogoarekin, are gehiagoatzo Bilbon jaieguna zela aprobetxatuta. Txosnetan ibiltzea zaila zen, eta, tarteka, errepideetatik ihes egitea ere bai, kaleko artistek hartuta baitzeuzkaten. Hainbeste parrandazale bildu zen eze, larunbat gaua zirudien ostegunekoak.
Euskalgunea ez zen salbuespen izan. Abante!-ren txosnan txanda egiten ari zirenak lanpetuta ibili ziren, ondoko agertokiko kontzertuez gozatzera joandako ehunka laguni garagardoa, kalimotxoa eta bestelakoak zerbitzatzen. 23:00ak aldera, Bilbomatiks taldea igo zen agertokira. Ska, soul eta reggae doinuen bidez, entzuleak dantzan jarri zituzten, abesti ezagunen bertsioak kantatu zituztenean batik bat. Gainera, gonbidatu bereziak izan zituzten oholtza gainean: Itziarren Semeak taldeko abeslariak.
Jendea, agertoki gainera
Bilbomatiksen ondoren, Ze Esatek taldearen txanda heldu zen. Energiaz eta umorez beteriko kontzertua eman zuten, eta jendeak agertokira igota erantzun zuen. Miren Azkarateri maitasuna adierazten dion kantaren lehenengo doinuak entzun orduko, 30 gazte baino gehiago zeuden agertokian, abeslariei koruak egiten. Taldeko kideek aitortu zutenez, gipuzkoarrak izaki, ez daude horrelakoetara ohituta.
Atzo gauean DJ Lander Groundek eginiko emanaldiarekin amaitu dira Aste Nagusi honetan Euskalgunean antolatutako jarduerak. Gaur urteroko bazkaria egingo dute konpartsa guztietako kideek, eta bihar agur esango diote Marijaiari.
Euskalgunea
14:00. Bilboko Konpartsenurteroko bazkaria, Areatzako txosnagunean.Egitaraua
GAUR09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa: Marmitakoa.Izen-ematea.
09:00. Zabalgunea. X. Xake Txapelketa Irekia, Zabalguneko merkatuan.
10:00. Txistularien diana eta txupina.
11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejirari hasiera emango diote, gaita jotzaileek eta txistulariek lagunduta.
11:00. Erripako kaian, Haur Txokoa-Txikigunea zabalduko dute. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
12:00. Pergola. Bilbainadak: Beti Aurrera.
12:00. Areatza. Herri kirolak eta jolasak: Barrenalariak: Txori-Erri, Kabiezes, KZ Kolpeka neskak, Errekatxo, Burdin gazteak (Ortuella), Trapagaran, Las Karreras eta Gallarta.
12:00. Arriaga antzokia. Akrostikoen sari banaketa.
12:00. Areatzako kioskoa. Bilboko Udalaren Musika Bandaren kontzertua.
12:00. Ardo dastatzea, herritar guztientzat.
13:00. Zabalgunea.Kaleko musika ibiltaria. Cotton Club Jazz Band musika taldearen kalejira (Euskal Herria).
13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak: Bilbotarrak.
13:00. Santiago plazan, bertso saioa. Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Iñaki Zelaiabertsolariek kantatuko dute.
13:30. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: Les Enfants taldearen La troup ikuskizuna (Katalunia).
14:30. Areatzan, gastronomia lehiaketako sarien banatze ekitaldia izango da.
17:00. Erripako kaia.Haur Txokoa -Txikiguneazabalduko dute. Umeentzako eta gaztetxoentzako hainbat joko.
18:00. Zortzigarren zezenketa.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik.
19:00. Gas plaza. Umeentzako antzerki emanaldia izango da: Eriz eta Marzel magoen Eriz eta Marzel, koktel majikoa ikuskizuna (Euskal Herria).
19:30. Zazpikaleak-Zabalgunea. Kaleko musika ibiltaria. Les Enfants taldearen La Troup musika ikuskizuna (Katalunia) eta Cotton Club Band musika taldearen kalejira (Euskal Herria).
20:00. Bilborock aretoa. Pop rockaren 25. Erakustaldia: The Extended Pays eta The Quibbles musika taldeak (power pop). Bilbo Hiriaren Eguna.
20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantzarien eskutik, erromeria eta larrain-dantza saioak.
20:00. Zazpikaleak. Bilbo kantari.
20:30. Gizakunde elizan, Cor Sant Esteve taldearen kontzertua (Katalunia).
20:30. Arriaga plaza. Zezensuzkoa aterako da.
21:00. Pergola. Luis Carlos del Pozo DJa.
21:15. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: Atempo Circ konpainiaren Atempo izenburuko ikuskizuna (Katalunia).
22:30. Su artifizialen erakustaldia. Marti su etxearen ikuskizuna (Castello).
23:00. Areatza. Berbena (lehen saioa): Kosmos orkestra.
23:00. Pergola. Pekenikes musika taldea.
23:30. Abandoibarra. Gose musika taldea eta Mikel Urdangarin abeslaria ariko dira.
23:30. Plaza Barria. Captain Mercier taldearen musika emanaldia (Frantzia).
00:00. Botika Zaharra. Bebe abeslariaren emanaldia.
02:00. Areatza. Berbenaren bigarren saioa, Kosmos orkestraren eskutik.
KONPARTSEN EGITARAUA
11:00. Kaskagorri. Kaskaterraza.
12:00. Pirata Gunea. Terraza + umeen jolasak + musika light.
12:00. Areatza. Ardo dastatzea.
12:00. Pirata Gunea. Poteoa, Hegoaizearekin.
13:00. Pa..Ya. Pa..Ya-mobil poteoa.
13:00. Kulturgunea. Ipuin kontalaria.
14:00. Areatza. Konpartsen bazkaria.
14:30. Areatza. Sulkadaritza lehiaketako sarien banaketa.
17:30. Areatza. Herri kirolak: konpartsen arteko xiba lehiaketa.
20:00. Zazpikaleak. Bilbo Kantari
20:00. Kaskagorri. Kaskapoteoa.
20:00. Txomin Barullo. Kalejira fanfarrearekin.
23:30. Pirata Gunea. DJ gaua: DJ Tibe + DJ Go5 + Dj G + Morejaia
23:30. Kulturgunea (kontzertua). Bad Sound Sistem Reef.
00:30. Pinpilinpauxa. Transformismo Deluxe erakustokia.
01:00 Kaskagorri. Kuña.
05:00 Kaskagorri. Kuña.