BILBOKO ASTE NAGUSIA. Guztien gozamenerako

Urtero bezain alai hasi da 2010eko Aste Nagusia Bilbon, hiria osatzen duten pertsona guztiei jaietarako gonbita eginez

Maite Asensio Lozano.
Bilbo
2010eko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Andre eta gizon, beltz eta zuri, musulman eta kristau, eskuindar eta ezkertiar; Bilbo egiten duten pertsona guztiak 2010eko Aste Nagusiaz gozatzera deitu zituen atzo Isidro Elezgarai pregoilariak, Euskadiko Kutxaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak. Arriaga Antzokiko balkoitik, Txinbotarrak konpartsako Aratz Irazabalek txupina jaurti zuenean lehertu zen festa. Aste Nagusi berezia da autengoa, jaien izaera herrikoia eta parte-hartzailea bera aldarrikatuko baitute bilbotarrek. Azkenik, hasi da Aste Nagusia, beti bezain alai.

Bizkaiko hiriburuak eguzkirik ia ikusi ez dueneko abuztu honetan, udako egunik beroenak egin zion harrera Marijaiari. Arriagaren barruan abanikoak izan ziren nagusi jaiei hasiera ofiziala ematen dien ekitaldian. Marijaiaren, konpartsetako kideen eta udal ordezkarien aurrean, iazko pregoilariak eta txupinerak lekukoak pasa zizkieten aurtengo protagonistei: Joseba Solozabalek xingola beltza zeraman makila eman zion Elezgarairi, eta Sonia Polok txupina Irazabali.

Falta direnak, gogoan

Ekitaldian, ohorezko herritar izendatu zuten Jon Aldeiturriaga, Zazpikaleetako merkatarien elkarteko gerentea, gunearen berritzean eginiko ekarpenagatik. «Bilbotar batentzat ez dago ohore handiagorik. Milaka gabiltza Zazpikaleen alde lanean, haien partez jasoko dut aitortza hau», esan zuen. Eta ondoren, zapia. Batzuek urdina jantzi zuten; beste batzuek urdina eta zuria, Bilboko baldosa famatuaren irudiarekin; eta beste batzuek, zapi beltza.

Bilbotarren umore harroxkoa azaleratuz abiatu zuen pregoia Elezgaraik: «'Amets bat dut' esaldiarekin hasi zuen 1963ko abuztuan bilbotar unibertsal batek 300.000 lagunen aurrean eginiko hitzaldia. Martin Luther King zuen izena». Pregoilariak ere ametsa izan zuen bezperan, eta balkoian, bere ondoan ikuskatu zituen desagertutako senideak eta herritarrak: «Gurekin hainbat arrazoirengatik egon ezin diren bilbotar guztiak nire ametsean zeuden. Haientzat guztientzat, nire oroitzapena eta maitasuna».

Baina gure artean daudenentzat ere mezua izan zuen Elezgaraik. Bilbo berria eraikitzeko deia egin zien, «bazterketarik gabe» eta «gure arteko diferentzietatik» abiatuta. Etorkinek hiriaren alde eginiko lana aitortu zuen, eta jaietan zein egunerokoan, tolerantzia, errespetua eta elkartasun baloreak nabarmendu zituen.

Txupinaren ostean agertu zen Marijaia, urtero legez jantzi dotoreenak soinean zituela, dantzan hasi zen bere omenezko abestiaren lehen doinuekin. Kanpoan, saltoka zeuden Arriagaren inguruan biltudako milaka lagunak. Txupin garbiak, baina, hurrengorako erronka izaten jarraituko du: atzo, batzuek ketchupa gehitu zioten arrautzez, irinaz, xanpainaz eta kalimotxoz osatutako koktelari. Ohi bezala, txosnak irekitzera jaitsi zen Marijaia gero.



Egitaraua

GAUR

10:00. Txistularien diana.

11:00. Moyua plaza. Gargantuaren, erraldoien eta buruhandien jaitsiera.

11:00. Erripako kaia. Haur Txokoa-Txikigunea.

11:00. 2010eko Aste Nagusiko Pilota Txapelketa.

12:00. Bilbainadak: Los Txikis.

12:00. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.

12:30. Bilbao Hiria 33. Estropadak.

13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak: Bilbotarrak.

13:00. Santiago plaza. Bertsolariak: Igor Elortza, Andoni Egaña, Jon Maia ,Fredi Paia.

13:30. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

17:00. Erripako kaia. Haur Txokoa -Txikigunea.

18:00. Txalaparta festa.

18:00. Bigarren zezenketa.

19:00. Bilboko Kale Nagusia. Balearen ametsa desfilea.

19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak.

20:00. Bilborock aretoa. Pop rock-aren 25. Erakustaldia.

20:00.Umeentzako antzerkia: Gramola antzezlana.

20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.

20:30. Gizakunde eliza. Badke Quartet hari laukotea.

20:30. Zezensuzkoa.

21:15. Kaleko antzerkia.

22:30. Su festa: Astondoa su etxea (Bizkaia).

23:00. Luhartz taldea.

23:00. Pergola. Asier Bilbao Show eta Pascual Molongua.

23:30. Abandoibarra. Consorcio eta San Antonio abesbatza.

23:30. Plaza Barria. Kamel El Harrachi (Argelia - Frantzia).

00:00. Loquillo.

02:00. Luhartz taldea.



KONPARTSEN EGITARAUA

11:00. Bildots sukaldaketa .

11:00. Kaskagorri. Kaskaterraza.

12:00. Pirata Gune. Terraza + umeen jolasak + musika light.

14:30. Pa..Ya + Askapeña. Bazkaria.

15:00. Kaskagorri. Bazkaria Txori Barrotekoekin.

15:00. Kulturgune. Bazkaria Txinbotarrak txosnan.

17:00. Pa..Ya + Askapeña. Txikientzako tailerrak...

17:00 Aixe-Berri (kontzertua). Mongo Durango.

18:00. Pa..Ya + Askapeña. Eskalada Bilbotarra.

18:00. Kaskagorri. Kaskatxoke lasterketa eta saribanaketa.

18:00. Txomin Barullo. Espuma txiki.

19:30. Euskalgune (kontzertua). Irish Gaua: Bagpipers Joh Stewart.

19:30. Pa..Ya + Askapeña. Txokolatada.

19:45. Triangune (kontzertua). Distrito Suicida.

20:00. Algara. Urbeltzen Dantza Ganbara Algaran.

20:00. Kaskagorri. Poteoa Txori Barrote eta Maskarradarekin.

20:00. Aixe-Berri. Air Guitar lehiaketa.

20:00. Komantxe. Orkestra.

21:00. Triangune. Lauhareale.

23:00. Euskalgune (kontzertua). Irish Gaua: Residence Session Band.

23:00 Aixe-Berri. Gora Herria.

23:30. Tintigorri (kontzertua).

23:30 Pa..Ya + Askapeña (kontzertua).

23:30. Pirata Gune, kontzertua.

23:30. Kulturgune, kontzertua.

00:30. Euskalgune (kontzertua). Irish Gaua: Seafoid.

00:30. Pinpilinpauxa (kontzertua). La Prohibida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.