Ostegunean aurkeztuko dituzte pregoilaria eta txupinera, Bilboko udaletxean, 11:00etan. Iaz, Komantxe konpartsari egokitu zitzaion txupinera aukeratzea, eta Gisele Felli Gorritxok bete zuen paper hori. Patxo Telleria aktore, zinema zuzendari eta antzerkigilea izan zen pregoilaria.
Hilaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia, 19:00etan. Hilaren 27ra arte iraungo du festak.