Bilboko jaietako kartel finalistetan Marijaia nagusi

Jai batzordeak aurkeztutako sei lanetatik, herritarrek aukeratuko dute zein izango den irabazlea

Jai batzordearen epaimahaia, kartel finalistak aurkezten. M. DEL VALLE / ARP.
Bilbo
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Bilboko jai batzordeak izendatutako epaimahaiak aurkeztu ditu 2012ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak. Lan guztiek Marijaia pertsonaia hartu dute oinarri moduan, Bilboko Aste Nagusiko ikonorik handienetakoa.

Kartelak ikusgai egongo dira ekainaren 25etik 29ra bitarteanZabalguneko eraikinean eta Bilboko Udalaren webgunean: www.bilbao.net. Egun horietan,kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango da. Horretarako, hiru bide izango dira: Zabalgune eraikinean botoa emanez, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez eta laguntzen duten zortzi komunikabideen bidez.

Herritarren iritziek azken erabakiaren %75 osatuko dute, eta gainerako %25 epaimahaiaren esku egongo da. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du.

Itziar Urtasun jai batzordeko presidenteak azaldu duenez, kartelak aukeratzeko estetikaren kalitatea eta jaietako balioak transmititzeko indarra izan dute kontuan, bereziki.

Toki askotatik jasotako lanak

Aurtengo kartela aukeratzeko lehiaketan, guztira, 245 kartel aurkeztu dira. Gehienak Bilbotik jasotakoak izan badira ere, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Madrildik eta Bartzelonatik bidalitakoak ere izan dira, besteak beste.

Kartelak ikusi eta komentatzeko aukera ere badago www.bilbaofestak.com blogean; Facebooken, BilbokoAsteNagusia; eta Twiterren, @AsteNagusia2012.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.