Bilboko Aste Nagusiak pregoilari berria dauka jadanik: Virginia Berasategi triatleta bilbotarra. Horrela, jaia ospatzen hasi zirenetik 30 urte igaro direnetik, seigarren emakume pregoilaria izango da Berasategi.
1988an parte hartu zuen lehenbizikoz triatloi batean, Castron (Kantabrian), eta estraineko parte hartzean garaipena lortu zuen. Orduz geroztik, lorpen ugari erdietsi ditu kirolari bilbotarrak. 1990ean, 16 urte besterik ez zuela, Australiako triatloiko munduko txapelketara joan zen, eta hango kirolaririk gazteena izan zen. Hala ere, lorpenik handienak azken urteetan erdietsi ditu: 2009an, Hawaiiko Ironmanean hirugarren geratu zen, eta 2010ean, laugarren. Luzera handiko Europako txapeldun ere izan da hiru urtez: 2003an, 2009an eta 2010ean. Bizkaiko kirolaririk onenaren saria ere sei bider eman diote, eta 2011n, Bilbotar Ospetsuaren izendapena jaso zuen. •
Gerizpean. Pertsonaia. Virginia Berasategi
Bilboko pregoia emateko prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu