Bilboko prozesioek iaz baino jende gehiago bildu dute aurten

Aste Santu osoan euria nagusi izan den arren, %5 hazi da prozesioen ikusle kopurua

Bilbo
2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Gero eta jende gehiago biltzen da Bilbora Aste Santuko prozesioak ikustera. Aurten, jaiegun guztietan eguraldi euritsua nagusi izanda ere,%5 hazi da haien ikusle kopurua: antolatzaileen datuen arabera, 2011n 110.000 lagun inguruk ikusi zuen hamalau prozesioetako bat, eta 2012an 120.000 bat pertsona bildu dituzte.

Dena dela, eguraldiak ikusle kopuruan eragina izan duela uste dute Bilboko kofradeek. Izan ere, joan den ostiraleko Ehorzketa Santuaren prozesioa bertan behera utzi behar izan zuten euriaren eraginez, eta osteguneko Azken Afariaren desfilea ere laburtu behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.