BILBOKO URA, LUHUSON DASTATZEKO
Euria esan eta euria erortzea antzezlana taularatuko du gaur Bilboko Gaitzerdi konpainiak, 20:30ean, Luhusoko kultur gelan (Lapurdi). Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta, antzezleek sua eta ura erabiltzen dute irudi harrigarriak sortzeko. Astebete eman dute Gaitzerdiko kideek Luhuson, lana prestatzeko. Xalbador ikastetxeko ikasleekin tailerrak egin dituzte, antzerkiaren sorkuntzaren inguruan. Emaitza gaur erakutsiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu