Bilboren edertasuna kameraren jomugan

Hiriaren bazterrik politenak erakutsiko dituzte argazkiekin 'There is Beauty in the City' ekimenean

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Nazioartean indarra hartzen ari den There is Beauty in the City (Edertasuna badago hirian) ekimena praktikan jarriko dute Bilbon. Hiriak izan litzakeen edertasunak argazkien bidez erakustea du xede proiektuak, eta lehiaketa bat antolatu dute horretarako.

Nahi duenak izango du bertan parte hartzeko aukera, baina, aurretik, izena eman beharko du There is Beauty in the City jartzen dion imana lortu ahal izateko. Argazki guztietan iman jakin horrek agertu beharra baitauka; izan ere, mundu guztian aridiraargazkiak egiten horrelakoekin. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara erakusmahai bat jarriko dute Kale Nagusian eskaera egiten duenak imantxoa har dezan.

Mapa bat sortuko dute Bilboko bazterrik ederrenei ateratako argazkiekin. Hiru gai edo ardatzen arabera atera beharko dituzte argazkiak parte hartzaileek: heriotza, jaiotza eta linboa izena dute. Garai bateko Bilboren erakusle diren tokiak harrapatu beharko dituzte aurreneko gaia ongi betetzeko. Bigarrena egiteko, berriz, Bilbo moderno eta berritua erakutsi nahi dute antolatzaileek. Linbo izeneko atalak egun nola aldatzen ari den erakutsi nahi du. Hau da, eraldaketa erakusten duen argazkia atera behar du parte hartzaileak. Garai bateko industrializaziotik Manhattan txiki bat bihurtu nahian ari da Bilbo. Trantsizio hori erakutsi behar da.

Argazki guztiak aterata daudela hiru onenak aukeratuko dituzte, eta Errekalde Aretoan jarriko maiatzaren 17tik 22ra bitartean. Argazki guztiekin bideo bat ere egingo dutela iragarri dute; hori ere erakutsiko dute.

Jatorria Ingalaterran

Anna Francisek sortu zuen ekimena Stoke-on Trenten (Ingalaterra) bere kontura argazkiak ateratzen hasita. Denborarekin, ekimena indartzen hasi zen, eta nazioartera zabaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.