Sarritan aipatu dugunez, pertsona osotasun biologikoa, psikologikoa eta soziala da. Hori dela eta, arlo batean ematen den aldaketa ñimiñoenak ere beste arloetan eraginen bat sortuko du. Adibidez, buruko min batek gure barnean aldaketa fisikoa dakar (hasiera batean) baina gero ere gure egoteko moduan, egiten ditugun ekintzetan, uzten ditugun ekintzetan, gure aldarte eta humorean eta ditugun harremanetan eragin anitz sortuko ditu. Milaka eragin daude gure artean, beti: naturaren zikloak, argitasun ordu kopurua, bakoitzaren bioerritmoa, kulturak sortutako erritu eta jaiak... Gauzak horrela, aldaketa ugari sortzen dira sistema bio-psiko-sozial horretan. Galderan aipatzen dituzun hirurek eragin handia dute gugan, eta bapateko azterketa bat eginez gero:
pGabonek bizitzaren eta urteen erritmoa jorratzen dute, urtero-urtero txikitatik ezagutzen dugun zikloa osatzen: urte bukaerako oporrak, eskola orduetako eta neguko etena.
pGabonak erlijio ospakizuna dira batzuentzat, eta mendebaldeko kulturan bizi garenontzat, oro har, egun berezi hauek familia giroa, elkarrekin egotea, poztasuna, zoriontasuna eta sendi harmonia esan nahi dute. Garai honetan familiaren eskakizun afektiboak askoz ere indartsuagoak dira, batez ere guraso, seme-alaba eta aitite-amamen aldetik. Negoziazioa derrigorrezkoa bilakatzen da, eta hori zenbat eta bigunagoa, samurragoa eta abegitsuagoa izan, positiboagotzat joko dugu. Alderantziz, inposaketa gisa, familien arteko pultsugisa, eta galtzaile-irabazle moduan aztertzen badugu, gatazka larria sor dezake.
pEgoera ekonomikoak kalte larria egiten digunean, ospakizuna eta kezka batera joan daitezke.Moldaketa, gerrikoa estutzea, derrigorrezkoa eta mingarria. Besteontzat krisialdiak berriz piztu digu gure dirua nola erabili berriro pentsatzeko joera, joera osasuntsua duda barik, eta eskuzabalak izateko bidea erakutsi digu.
Gauza materialek ez ezik, gure barneko beldurrek, helburuek, desioek, betebeharrek ere martxan jartzen dituzte bai ekonomikoki, bai politikoki, familia giroan eta, oro har, bizitzan behar duguna, nahi duguna eta amesten duguna. Pentsatzeko, mintzatzeko eta ezberdintzekoegoera aproposean gaude Gabonetan.
Beraz, zaindu zeuen burua eta ondo izan Gabonetan.
Aro berriakPsikologia
Bizi dugun egoera ekonomikoak eta politikoak gure Gabonetako ospakizunetan eragin psikologikorik ba al du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu