Bizi Toki zaharberritzeko auzolan astea martxan da
BEHAUZE. Bizi Toki baserria zaharberritzeko auzolan astea martxan jarri zuten atzo Behauzen (Lapurdi), eta igandera arte jarraituko dute lanean. Eskola alternatiboa ipini nahi dute, haien haurrak hezteko eta hainbat jarduera gauzatzeko. Lan asko daude egiteko: hormen isolatzea, komun idorren eraikitzea, eta abar. Hara joan aurrez abisatzea eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu