Gerizpean. Uda-pasa

Bizibide eta usadioak

Orain dela ehun urteko lanegunak biziberrituko ditu Otsagabiak gaur eta bihar Orhipean jaialdian

Otsagabiako emakumeak, ibaian, garbiketa lanak egiten. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Urtero bezala, mende bat egingo du atzera Otsagabiak (Nafarroa). Garai haietako jantziak soinean jarri, eta duela 100 urte ohikoak ziren jarduerak biziberrituko ditu.

Herriko kaleetan zehar gaur egun galduta dauden hainbat eta hainbat ogibide ikusteko aukera egongo da, gaur eta bihar. Iruleak, ogi jotzea, txerri hiltzea, artile joa, ikuzleak... dira horietako batzuk.

Denboran atzera egin nahi duenak, 1900. urtera hain zuzen ere, aukera paregabea dauka Orhipean jaialdian. Antzinako eguneroko usadio eta azturak ezagutzeaz gain, garai haietako dantzaldiekin eguna bukatzeko aukera ere izango baitu.

Herritarrek antolatzen duten jaialdia Nafarroako festa adierazgarritzat hartu dute, eta Pirinioak 2011 programan ere sartu dute. Hori dela eta, Europako Poctefa programak kostuaren zati bat ordaintzeko diru laguntza eman dio Otsagabiari

Aurten lortutako diru laguntzari esker, berritasun nabarmenak izango dira. Alde batetik, pirinioetako artisauen azoka izango da ikusgai, eta, beste alde batetik, Oreka Tx taldeak kontzertua emango du bihar, 20:30ean, Amaren alabak taldearekin batera.

Berritasunak izango dira, baina, horretaz gain, lortutako diru laguntzaz erraldoien konpartsen kontzentrazioa egingo dute, irailaren 10ean, Ezkaroze, Aurizberri, Txantrea... eta hainbat tokitatik etorritako erraldoiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.