Bizitzarako egokitasunaren eremuak baldintza jakin batzuei erreparatzen die
Exobiologian gero eta gehiago erabiltzen da bizitzarako egokitasunaren eremua kontzeptua (Habitable Zone). Ez du adierazten Espazioko eremu jakin bat, kokapen zehatz bat alegia, baldintza jakin batzuk baizik. Planeta batek —arrokazkoa, Lurraren antzera— izar baten orbitan egon behar du, ura egoteko baldintzak dituen tartean, bizitzarako egokitasunaren eremua egoteko. Izarraren neurriaren eta haren distiraren mailak mugatuko du planeta hori HZ eremuan denetz. Izarra oso distiratsua bada, HZ urrun egongo da orbitan den planetatik. Adibidez, Eguzki sisteman Marte eta Venusen orbiten artean dago HZ, gure orbitaren %5 barrurago eta %15 kanporago artean. Eguzkia handiago eta distiratsuago bilakatzen ari denez, eremu hau barrutik kanpora mugitzen ari da; horregatik bakarrik Lurrak dauzka bizia edukitzeko baldintzak. Halere, Venusen eta Marten bizia egoteko aukera ez da erabat baztertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu