Bizitzarekin konfi-dantza

Erredakzioa
2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Hip hopa, balleta eta Afrika iparraldeko gazteria. Abu Lagraa koreografoak Nya ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Bilbon, Aljeriako Ballet Nazionalaren eskutik. Europa eta Afrikako iparraldearen artean zubilana egiteko helburuarekin sorturiko saiorako, Ravelen Boleroa eta Houria Aichi abeslari aljeriarraren doinuak dantza bihurtuko dituzte.

Nya-k bizitzarekin konfiantza izatea esan nahi du arabieraz. Eguneroko esamoldea izateaz gain, bizitza ikusteko modu bat da: arazoak arazo azkenean aurrera egitea lortuko duzula pentsatzea da. Aljeriako gaztediaren egoeraren adierazpide gisa ulertzen du Lagraak.

Lana sortzeko, hautaproba bat antolatu zuten 2009ko urtarrilean. Aljeria osoko 400 dantzari aurkeztu ziren. Horietako hamar baino ez zituzten aukeratu, eta hamar horiek dantzatuko dute gaur Nya. Hip hop dantza kalean ikasitakoak ziren. Egitasmoaren barruan, balleta, dantza garaikidea eta yoga irakatsi zieten Nawal Lagraak eta La Baraka konpainiako bost dantzari profesionalek. Horren bidez lortu zuten Aljeriako kaleko gazteriaren indarra estudioko trebakuntzarekin eta espiritualtasun unibertsalarekin elkartzea.

Dantzaldiaren 13. aldiaren barruan antolatu dute gaurko emanaldia.

'NYA', ALJERIAKOBALLET NAZIONALA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Euskalduna jauregian, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.