Azken urteetan bezala, Mungian (Bizkaia) jokatuko da aurten ere Bizkaiko Artzain Txakurren txapelketa. Gaur egin dute hitzordua, goizeko hamaiketan, Errementari gunean.
Bizkaiko Artzain Txakurraren Elkarteak antolatzen du ekimena, eta haiek adierazi dutenez, hamahiru txakurrek parte hartuko dute gaurko lehian.
Bizkaiko txapelketan irabazle suertatzen den txakurrak Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketan parte hartuko du; hilaren 25ean jokatuko da, Oñatin (Gipuzkoa). Gainera, Atxondon (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko Artzain txakurren txapelketan parte hartzeko txartela ere irabaziko du gaurko garaileak.
Iraila hasi zenetik, hainbat artzain txakur txapelketa jokatu dira. Atzo, esaterako Arabako lehiaketa izan zen Murgian. Aurretik, Nafarroakoa eta Gipuzkoakoa ere jokatu dira.
Gerizpean
Bizkaiko artzain txakurren lehiaketa jokatuko da gaur
Mungiako Errementari gunean, hamahiru parte hartzaile elkartuko dira Bizkaiko txapelketan lehiatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu