Asteburuko proposamenak
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute igandean
UGAO. Bizkai osoko 90 dantza talde elkartuko dira etzi, Ugaon, Dantzari Egunean. 11:00etan, 3.500 dantzari baino gehiago futbol zelaira abiatuko dira, kalejiran. Han egingo dute dantza erakustaldi erraldoia, dantzari txikiek zein helduek. 17:00etan, erromeria eskainiko du Luhartz taldeak, udaletxeko plazan. Arratsalde osoan, musikaren txokoa egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu