Asteburuko proposamenak

Blues doinuak herriko tabernetan

Zizurkil. Hamargarren urteurrena ospatzeko, lau kontzertu izango dira herriko tabernetan Blues gauaren barruan

Erredakzioa
2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Azken urteetan egin ohi dutenez, Blues gaua antolatu dute Zizurkilen Ezer ez ta festa! programaren barruan. Larunbat honetan,X. Blues gaua ospatuko dute, Zizurkilen (Gipuzkoa), eta, urteurrena ospatzeko, egitarau bereziaantolatu dute, lau kontzertu prestatu dituzte. Ohi bezala, herriko tabernetan izango dira kontzertuak.

Atxulondo tabernak hartuko du gaueko lehenen kontzertua. 22:30ean, Markos Untzeta trio arituko da oholtza gainean. Disko berriko kantuak eskainiko ditu. Blues, gospel eta country musikaren lurraldera egindako senezko bidaia da Mississippi.

Xabi eta Pettik beteko dute ondoren Atxulondo tabernako agertokia. 23:15ean hasiko da kontzertua. Gaueko hirugarren kontzertua Egarri tabernan izango da, Nico Wayne Toussaint Banden txanda iritsiko da 00:15ean.

Blues gauaren azkeneko kontzertua, berriz, Pasus tabernan eskainiko dute Los Might Calacas eta Marcos Collek. 01:30ean hasiko da kontzertua.

Kontzertu guztietarako sarrera doakoa da.

BLUES GAUA

Non. Zizurkilen (Gipuzkoa).

Noiz. Larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.