Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak nazioarteko hiru musikari ekarri ditu aurtengo Bizkaia Jazz Blues Zirkuiturako. Bizkaian barrena kontzertu bira egiten ari dira elkarrekin, larunbatera arte. Suzette Moncrief abeslari estatubatuarra, Nico Wayne Toussaint aho-soinu jotzaile frantziarra eta Tonky de la Peña gitarrista espainiarra entzuteko aukera izango dute gaur, 20:30ean, Zornotzako Zelaietan zentroan. Bihar jarraituko dute, Leioako Kultur Leioan, 22:00etan. Azken emanaldia larunbatean egingo dute, Ermuko Lobiano kultur etxean, 20:00etan.
Hiri bati loturiko ibilbidea da Suzette Moncrief abeslari eta kantu irakaslearena: New York, eta, zehatzago, Manhattan uhartea. Han sortu eta hazi zen, betiere, rythm and blues musikaz inguraturik. Abeslari profesional bihurtu zen gaztetatik, eta uharteko klubetan zaildu zen. New Yorkekoa izan arren, Chicagoko blues maisuen piezetan oinarritzen du errepertorioa. Nico Wayne Toussaint Europako tradizio klasikoa baztertu eta bluesean buru belarri murgildu zen. Pianoa aho-soinuarengatik trukatu zuen, eta Chicago, New Orleans eta Minneapolisen sartu zen bluesaren sustraietan. Tonky de la Peñak 30 urte daramatza bere taldearen buru. Besteak beste, Albert Collins, Jerry Lee Lewis, eta Mick Taylorrekin aritu da.
BIZKAIA JAZZBLUES ZIRKUITUA
Noiz. Larunbatera arte.
Blues eta jazz uhinak Bizkaian
Suzette Moncrief, Nico Wayne Toussaint eta Tonky de la Peña musikariak elkarrekin biran ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu