Bluesa Zizurkilgo tabernetan

Troublemakers Blues Review, Red House eta The 44 Dealers taldeek parte hartuko dute gaur Blues jaialdian

Red House taldeak kontzertua emango du gaur Zizurkilen, Pasus tabernan. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Blues jaialdia bederatzigarren aldiz helduko da gaur Zizurkilera (Gipuzkoa). Hiru talde izango dira hiru tabernatan; bakoitzak ordu eta agertoki batean emango du kontzertua. Troublemakers Blues Review izango da lehena. Atxulondo tabernan entzun ahal izango da taldearen musika, 23:00etan. The 44 Dealersek Egarri tabernan joko du, 00:15ean. Blues gauari amaiera emateko Red House etorriko da Pasus tabernara, 01:30ean.

Urteak daramatzate Troublemakers Blues Review taldeko kideek musika munduan. Lichis, Julian Kanevsky, Juli El Lento eta Manolo del Campok osatzen dute taldea, eta blues kontzertuak eskaintzeko elkartu ziren. Chicano Blues diskoa da lauren arteko bat egitearen emaitza. The 44 Dealers taldea duela hiru urte sortu zen, Madrilen. Dena den, taldeko musikariek hogei urte baino gehiago daramatzate bluesa jotzen. Urtarrilean kaleratu zuten Welcome to the Big Fat and Greasy Blues Sound diskoa. Red House taldearen arima Jeff Espinoza eta Francisco Simon dira. Horiekin batera, nazioarteko hainbat musikari aritzen dira oholtza gainean. Chihuahua Boogie lana aukeztuko dute gaurko emanaldian.

BLUES JAIALDIA

Zer. Hiru kontzertu.

Noiz. Gaur. 23:00etan, 00:15ean eta 01:30ean.

Non. Zizurkilen (Gipuzkoa). Atxulondo, Egarri eta Pasus tabernetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.