Bluesak Udazkena agurtuko du

Guitar Not-so Slim taldeak eta Bill Lyerlyk kontzertua emango dute gaur Burlatan, 22:30ean

Erredakzioa
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Udazkena Blues jaialdiak bere azken emanaldia eskainiko du gaur Burlatan (Nafarroa). Lauzpabost talde pasa dira dagoeneko Euskal Herria lagunarteko egoitzatik, Rojillos Blues Band eta The Papa's Red Band, esaterako. Gaur, Guitar not-so Slim eta Bill Lyerlyren txanda izango da, 22:30etik aurrera.

Guitar Slim gitarristaren omenez sortu zen Guitar not-so Slim taldea. Troy Nahumko abeslari eta gitarristak gidatzen du taldea, Moi Martin baxu-jotzailea eta Jose Luis Naranjo bateria-jotzailea dituela lagun. Nahumko Kanadan jaio zen, baina AEBetan hezi da musikalki. Blues tradizionalaren Biblia bezala ikusten dute askok: urtean 300 kontzertu ematen zituzten biretan parte hartu du, zenbait artistekin elkarlanean.

Blues klasikoa da Guitar not-so Slim taldeak jorratzen duen estiloa, eta hainbat talde erreferentziatzat hartuta osatzen dute euren abestien bilduma; Magic Sam, Kim Wilson eta Junior Watson, adibidez.

Bill Lyerly AEBetan jaio zen; orain, Euskal Herrian bizi da. Blues rock & roller moduan definitzen dute, eta bederatzi disko kaleratu ditu; azkena, Too Hurt to Cry. R.E.M, Paul Rodgers, Gregg Allman eta John Mayall izan ditu lagun taula gainean, beste zenbaiten artean.

GUITAR NOT-SO SLIMETA BILL LYERLY

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Burlatan (Nafarroa), Euskal Herria lagunarteko egoitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.