Boadella ere dibertitzen da

Els Joglars antzerki konpainia katalana '2036 Omena-G' antzezlana taularatzen ari da Donostian

'2036 Omena-G'  Els Joglarsen antzezlanaren une bat. ELS JOGLARS.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Albert Boadellak zuzentzen duen Els Joglars konpainia 50. urteurrena ospatzen ari da, eta, horretarako, 2036 Omena-G antzezlana sortu du. Asteburu honetan antzeztu dute lana Donostian, eta gaur egingo dute azken saioa.

Sortu zenetik, politikaren, gizartearen eta kulturaren satira gordinak egin ditu konpainia katalanak. 2036 Omena-G lana ibilbide horren laburpena da, eta taldeak bere burari eginiko parodia. Horretan, bere zuzendariaren ibilbide politikoaren eragina somatzen zaio taularatzen duten istorioari: 2036. urtean gertatzen da, adineko pertsonentzako egoitza batean. Zapateroren politikek porrotera eraman dute Espainia, eta estatu federala bihurtu dute. Elkarrekin bizi dira egoitzan gaurko politikagintzako eta ikuskizunaren munduko pertsona ezagunen parodia izan nahi duten pertsonaiak. Antzezlanak une «trakets eta errezegiak» dituela adierazi zuen iazko martxoan La Vanguardia egunkari katalanak.

Boadellak espektro politiko osoa zeharkatu du azken urteotan. Kataluniako nazionalismo antifrankistatik antikatalanismo sutsuraino. Gaur, UPD alderdiaren sostengatzailea da, eta Fernando Savaterrekin batera agertu izan da taldearen ekitaldietan. Zezenketen defendatzailea da, eta debekatu egin dio konpainiari Katalunian antzeztea.

'2036 OMENA-G'

Noiz. Gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokian (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.