Boda eta monologoa, batera

'Bodologuak' ikuskizuna jokatuko dute Antzoki Zaharrean, gaur, bihar eta etzi, 20:00etan

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadizabal hirukotea Bodologuak ikuskizuna eskaintzen ariko da gaurtik igandera bitarte, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Euskaraz eginiko antzezlana da Bodologuak, eta gaur egun pil-pilean dauden hainbat gai astintzen dituzte, euskal umorearekin. Bakarrizketak eta elkarrizketak tartekatzen dituzte. Euskaldun izatearen buruko minak, Elizaren mundu zoragarria, elkarte gastronomikoak, euskaldunen oporrak, opari eta detaileak, etxeko animalien arropak, euskaldunak eta teknologia, eta beste gai batzuk jorratzen dituzte, umorea oinarritzat hartuta betiere. Justu emanaldia baino lehen, ezkontza bat izan dute, eta funtzioa «bodologo» bihurtuko da. Elegante, zorrotz, petral eta xelebre arituko dira hirurak ere. Diotenez, «guk esan, eta zuek barre egitea» dute helburu.

Aski ezagunak dira hiru aktoreak. Pagadi Wazemank,Noaoa, Uiiiiieta Finlandia saioetanagertu izan da; gainera, antzerkian, irratian eta zineman ere aritu da. Lasak, berriz, Kutsidazu bidea Ixabel, Arriya eta Urte berri on, amona! filmetan parte hartu du, besteak beste. Oparoa da Aranbururen ibilbidea ere; Yoyes, Aupa Etxebeste, Zeru horiek eta Eutsi filmetan azaldu da,eta bestelako lanak ere egin ditu.

BODOLOGUAK Noiz. GAUR, BIHAR ETA ETZI, 20:00ETAN.

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.