Nafarroako Gobernuak babes berezia eman die Luzaideko bolanta dantzei: kultur intereseko ondare immaterial izendatu dituzte.
2005. urtean Ondarearen Foru Legea adostu zutenetik babes hori lortzen duen laugarren adierazpen kulturala da. Aurretik, Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek eta hiru behien zergak jaso dute izendapen hori.
2011. urtean aurkeztu zuen Luzaideko Udalak kultur intereseko ondare immaterial izateko eskaera, txosten historiko etnologiko batean oinarriturik.
Ehun lagun inguruk osatzen dute aurten Luzaideko bolanteen taldea. Zenbaki adierazgarria, 410 biztanle inguruko herria dela kontuan izanik.
Dantzariek bizkarretik zintzilik duten zetazko zintengatik ematen zaie bolante izena. Historikoki inauteriei lotutako dantzaldiak izan badira ere, 1970eko hamarkadatik aurrera Bolant Egunean ateratzen dira, Pazko Garizumako egunean. Dantza da ospakizun horren ardatza. Herriko plazan dantzatu ostean, Pekotxeta, Bentak eta Arnegira joaten dira dantzatzera. Bazkaltzeraitzultzen dira Luzaidera, eta arratsaldean dantza tradizionalak dantzatzen dituzte herriko plazan.
Bolanteen herri dantza, kultur intereseko ondare
Nafarroak ondare immaterial izendatu du bolanteen dantza; babesa duen laugarren adierazpen kulturala da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu