Bonbardaketan parte hartzeko

Bilboren aurkako aire erasoen inguruan filma grabatuko dute gaur, eta extra gisa parte hartzeko aukera dago

Bilboren aurkako bonbardaketa batek eragindako sutea itzaltzen, Robert Caparen argazkian. ROBERT CAPA.
Erredakzioa
2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Bilboren aurka 1936ko gerran frankistek eginiko aire-erasoen biktimek pairatutakoa antzeztuko dute gaur, film bat egiteko. Garaiko jantziak soinean, horretan extra gisa parte hartzeko deia egin dute Ahaztuak 1936-1977 elkartetik.

Duela urte eta erdi, Bilbok 1936ko gerran sufrituriko bonbardaketak ikertzeko egitasmoa sortu zuten Ahaztuak 1936-1977 elkarteak etaGITE-IPESek, Emakumeak gerrako babeslekuetan, Bilbo Handian izenburupean.

Fitxategietan eta hemeroteketan egin beharreko lanez gain, mapak sortu eta gizateriaren aurkako krimen haiek zuzenean nozitu zituzten emakumeak elkarrizketatu dituzte. Lan horretan dabiltza oraindik, eta, osagarri gisa, dokumental bat egitea erabaki dute, «ikerketa lana gizarteratzeko». Lekukoei eginiko elkarrizketetan oinarrituta, bonbardaketa bat antzeztuko dute gaur, Bilbo Zaharreko Marzana moilan. Grabaziorako emakumeak, adinekoak eta haurrak behar dituzte. ncretamente el muelle Marzana. Babestokitarako lasterketak, barruko antolaketa eta irteera grabatuko dute. Horrez gain, dantzaldi bat egingo dute, Frankisten matxinada Karmengo jaietan gertatu zela gogoratzeko.

GRABAKETA

Noiz. Gaur, 16:00etatik, 22:30era. Marzana Moilan, Bilbo Zaharrean

Informazioa. Txema 657012562 telefonoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.