Bost eguneko barreak

Araiako XIX. Antzerki Jaialdian umorezko hamahiru lan eskainiko dituzte; horietako hiru euskaraz izango dira

Antzerkiaz eta umoreaz gozatzeko aukera izango da egunotan Araian. BERRIA.
Donostia
2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Haur, gazte eta helduen barre algarak nonahi entzungo dira egun hauetan Araian (Araba). Atzo hasi zuten XIX. Antzerki Jaialdia, eta asteazkenean amaituko da. Hamahiru antzerki emanaldi eskainiko dituzte: hiru, euskaraz, eta gainerakoak, gaztelaniaz.

Euskarazko lan batekin hasiko dute gaurko eguna. Trapu Zaharrak taldeak Ametsetan bizi antzeztuko du. 13:30ean izango da, herrigunean. 20:00etan, Viridiana taldearen txanda izango da, eta En la cadiera eskainiko diote jendeari, herriko plazan. Horien ostean, 22:30ean, Zanguango Teatro taldearen Aquí va a pasar algo lana ikusteko aukera izango da, kiroldegian.

Kolektivo Mostrenko taldeak ia egunero antzeztuko du Antonio Remachado lana. Gaur izango da, 21:30ean, Andra Mari aretoan. Sarrerak, egunero, aretoko leihatilan eskuratu ahal izango dira,zortzi euroan.

Astelehenean emanaldi bakarra izango da, Ez Dok Hiru taldearen Lingua Navajorum lan berria. Kiroldegian izango da, 22:30ean, eta «euskararen historia txoro bat» kontatuko dute.

Euskarazko hirugarren lana Hortzmuga taldearen Libertia da. Asteazkenean izango da,20:00etan, Araiako plazan.

Kiroldegiko helduentzako sarrerak 12 euro balio du. Haurrek bost euro ordaindu beharko dute. Helduentzako bost ikuskizunetarako abonamenduak37 euro balio du; umeentzakoak, berriz, 16 euro. Informazio gehiago www.jaraialdira.com webgunean eskura daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.